Frantziatik Espainiara lekualdatu zuten barikuan. Epaileak kartzelara bidali du behin-behinean, ETAri laguntzea eta lehergaiak biltzea leporatuta.
2004an atxilotu zuten durangarra Frantzian, eta zigorra beteta, Espainiako justiziaren esku utzi zuten joan zen barikuan. Zapatuan deklaratu zuen epailearen aurrean, eta honek kartzelan sartzeko agindu zuen, ETAri laguntzea eta armak biltzea leporatuta. Epaiketaren zain geratu beharko du. Soto del Real espetxean dago momentuz.
Auzi beragaz lotuta, Asier Aginako durangarra ere estraditatu zuten otsailean. Hau ere kartzelan sartu zuten.