San Inazio auzuneko jolasparkea berriztatu dute, eta, laster, jolas berriak ipiniko dituzte Tabirako parkeko joalsgunean ere bai. Horrela jakin eragin dute udal arduradunek.
Jolas berriak ipintzeko lanak ekainaren 4an hasiko ditu Kompan enpresak eta ekainaren 22rako erabiltzeko moduan izango dira. Jolasguneak gune bi izango ditu, udal arduradunek azaldu dutenez. Bi eta sei urte bitarteko umeei zuzendutako jolasak hartuko ditu gune batek: joku konbinatua, jolasteko etxetxoa eta hainbat balantzin jarriko dituzte. Sei eta 15 urteko neska-mutilei begirako bigarren gunean tirolina, oreka-jokuak eta eskalatzeko blokeak jarriko dituzte. Tabirako jolasgunean berrizteko lanok 117.871 euroko aurrekontua dute.
Orain, jolasguneko zorua jartzeko lanetan dihardue Tabira parkeko jolasgunean. Bertan zeuden jolasak, berriz, beste gune batzuetara eroan dituzte. Txin-txauna eta dortoka-malgukia, adibidez, San Rokera eroan dituzte; txirrista, San Faustora, eta, pony-malgukia Sasikoako jolasgunera. Mª Jose Balier Hirigintza Batzordeburuaren berbetan, "hainbat jolasgune berriztu eta egokitzea erabaki dugu, umeak ondo pasa dezaten. Horretarako, zegoen eskaintza handitu dugu joku berri eta erakargarriak jarriz". Gaineratu dutenez, "tirolina, eskalatzeko blokeak edo joku konbinatuak egongo dira ume eta gazteek jolasteagaz batera ariketa fisikoa ere egin dezaten".
San Inazio auzoneko jolasgunea prest
Jolas konbinatua, txin-txaun bikoitza eta malguki biak hartzen dituen jolasgunearen zorua aldatu egin dute San Inazio auzonean. Horrezaz ganera, txirrista eta egitura egokitu dira, balantzina, berriz, kendu egin dute "egoera txarrean zegoelako".
Udal arduradunek argitu dutenez, jolasparkeko segurtasun guneak areagotu ditu udaleko lan-brigadak, gaur egongo araudia bete dezaten. Horretara, Monpark enpresak zoru jarraitua ipini du. Horregaz batera, forratuta zeuden hainbat pasabide kendu ditu eta hormigoizko zolarri berriak egiteko. Azken ukituak faltan, San Inazio auzuneko jolasparke berriztua prest dago. Horrek 8.000 euroko inbertsioa eskatu dio Durangoko Udalari, jakine ragin dutenez.