Lanbide Heziketa plazaratu dute Maristetako ikasleek

Anboto 2012ko mai. 15a, 08:33

Hezike Zikloak zuen eskura izenburupean jardunaldia egin zuten asteburuan Maristak ikastetxeko ikasleek. Herritarrei Lanbide Heziketa hurbiltzea izan zuen helburu ekimenak, \'aplikatzeko errezak diren egunerokotasuneko hainbat gai modu praktikoan transmitituz\'.

Hezike Zikloak zuen eskura izenburupean jardunaldia egin zuten asteburuan Maristak ikastetxeko ikasleek. Herritarrei Lanbide Heziketa hurbiltzea izan zuen helburu ekimenak, "aplikatzeko errezak diren egunerokotasuneko hainbat gai modu praktikoan azalduz".

 

Ordenagailua ondo ibili dadin zer egin, etxeko ekonomian nola optimizatu gastuak, nola diseinatu kartoizko altzairuak hiru dimentsiotan, zer den Metaposta eta nola erabili... horrelako eta bestelako gaiei erantzuten saiatu ziren Maristetako ikasleek. Jardunaldi "oso atsegian" izan zen azaldu dutenez. Durangoko Maristak eta Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxeetako ikasleek parte hartu zuen. \"\"

 

Ekimen "interesgarria" izan zen, ikastetxeko arduradunek azaldu dutenez, eta, etorkizunari begira errepikatzea da asmoa. "Jenteari laguntzea da helburua, eta gazteak ere gizarteari gura ekarpen txikia egiteko prest gaudela erakusketa".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!