Lokalen ordenantza adosteko iritziak jasotzen hasiko dira

Anboto 2012ko mai. 13a, 09:01

Kritiken ostean, ordenantza berriro idatziko dute eta adostasunak lortzeko batzarrak deitu dituzte

Kritiken ostean, ordenantza berriro idatziko dute eta adostasunak lortzeko batzarrak deitu dituzte.

 

\"\"

 

Gazte lokalen erabiltzaileek lokalak arautzeko Durangoko Udalak proposatutako ordenantza zorrotzegia zela kritikatu eta gero, inplikatutako eragileen iritzia jasotzen hasiko dira, ordenantza berridazteko. EHUko Politika eta Administrazio Zientzietako ikasle talde batek bideratuko du prozesu parte-hartzailea.

 

Lehen batzarra maiatzaren 26an izango da, eta lokalen erabiltzaileen eta lokalen jabeen iritziak jasoko dituzte. Hurrengoa, auzokideen eta auzo-elkarteen iritzia jasotzeko izango da, ekainaren 2an. Azkena, ekainaren 9an egingo dute, eragile guztien arteko adostasuna bilatzeko. Batzar guztiak Elkartegian izango dira, 11:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!