Iraunkortasunaren bidean ekarpenak egitera deitu dute

Anboto 2012ko mai. 15a, 09:56

Tokiko Agenda 21aren II. plana osatzeko prozesua abiatu du Durangoko Udalak. Horretan parte hartzera deitu dituzte elkarte zein herritarrak, iraunkortasunaren bidean ekarpenak batu ahal izateko. Lehenengo foroa maiatzaren 17an izango da, Landako Elkartegian 19:00etan

Tokiko Agenda 21aren II. plana osatzeko prozesua abiatu du Durangoko Udalak. Horretan parte hartzera deitu dituzte elkarte zein herritarrak, iraunkortasunaren bidean ekarpenak batu ahal izateko. Lehenengo foroa maiatzaren 17an izango da, Landako Elkartegian 19:00etan.

 

Iraunkortasunaren bidean egon daitezkeen iritzi, iradokizun eta proposamenak batzea du helburu abiatutako prozesu honetan. Gizarte, ekonomia eta ingurumen ikuspuntutik landuko dute Tokiko Agenda 21aren II. plana.  Udal arduradunen berbetan, "denon artean Durangoren etorkizuna definitu genezake, eta gure bizi kalitatea hobetu ere bai".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!