Sukia promotorak gonbidatuta, Errotaritxuenako eraikuntza proiektua bertatik bertara ezagutzera gerturatu dira Porcelanosa eta Banco Sabadell-en Solvia inmobiliariako ordezkariak gaur eguerdian.
Eraikuntzagaz loturiko hiru enpresa horien "aliantza" irudikatu gura izan dute ekitaldi horregaz. Auzo horretan 2010ean eman zituzten etxebizitzak hartu dituzte berbagai, eta orain eraikitzen dabiltzan proimozioa bisitatu dute hiru enpresen ordezkariek.
Errotaritxuenako proiektuaren lehenengo fasean egin zuten etxebizitza blokeko 85 etxebizitzek "oso harrera ona" izan dutela esan dute obraren arduradunek.
Orain eraikitzen dabiltzan blokea 2013 amaierarako prest edukitzea aurreikusten dutela azaldu du ekitaldi horretan obraren promotoreak, Iker Alkaiagak. Errotaritxuenako bloke berri horretan, "terraza eta espazio gehiago" egongo dela azpimarratu du Anjel Basabe arkitektuak.
Fede Arruti Durangoko udal arkitektuak ere hartu du ekitaldian berba, eta Errotaritxuena inguru hori birsortzeko egindako lana azpimarratu. "Bizitzaz beneriko promozioa da", esan du Arrutik.