Hiru urtetik 14 urtera bitarteko neska-mutilei zuzenduta \'Uda Topera\' udalekuak antolatu ditu aurten ere Durangoko Udalak. Adinaren arabera lau eskaintza izango dira oraingoan ere: Txiki txoko (3-5 urte), Hiri kanpamendua (6-10 urte), Abentura (11-14 urte) eta Ingelesez Olgetan (7-14 uurte). Maiatzaren 16ra arte eman daiteke izena.
Maiatzaren 22an egingo den zozketaren bitartez argituko da zeintzuk izango duten lekua udalekuetan, eta Durangon erroldatutakoek izango dute lehentasuna. Ordainketak maiatzaren 22tik 31ra bitartean egon ahalko dira.
Txiki txoko, Hiri kanpamendua, Abentura eta Ingelesez Olgetan, laurak izango dira martxan ekainaren 25etik uztailaren 6ra bitartean. Uztailaren 9tik 20ra, Txiki txoko eta Hiri kanpamendua, bakarrik. Dena de, aurten, asteka ere aukeratu daiteke. Ohiko deskontuak egingo dituzte, aurten ere: lehenengo neba edo arrebarengatik %20, eta, familia ugariei, berriz, %30 lehenengo izen-ematean, %30 bigarrenean, eta %50 hirugarren izen ematean.
Txiki txoko, Hiri kanpamendua, Abentura eta Ingelesez Olgetan, laurak, goizez gauzatuko dira, astelehenetik barikura bitartean. Gazte Informazio Bulegoan eman daiteke izena, Pinondo Plaza 1ean. Baita 94 603 00 30 telefonoan edo informazioa@durango-udala.net helbide elektronikoan ere. www. durango-udala.net webgunearen bitartez ere lortu daiteke informazio gehiago.