+Dendak-ek coaching ikastaroa eratu du bezeroekin komunikazioa hobetzeko

Anboto 2012ko mai. 7a, 09:54

Dendariek bezero bakoitzaren izaerara moldatu eta saltzaileen gaitasun pertsonalak hobetzen ikasiko dute ikastaroan

Dendariek bezero bakoitzaren izaerara moldatu eta saltzaileen gaitasun pertsonalak hobetzen ikasiko dute ikastaroan.

 

Adimen emozionala eta coachinga landuko dituzte ikastaroan. +Dendak elkartetik adierazi dutenez, "merkataritzan tresna teknologikoak eta marketinga erabiltzen dira berrikuntzarako, baina azken teknologiek gutxirako balio dute ez badira salmentarako gaitasun pertsonalak lantzen". 

 

Ikastaroan komunikazioan ipiniko dute arreta; "berbazko mintzaira eta ez-berbazkoa egoki erabiltzea". Adimen emozionala landuko dute bezeroa dendatik "konbentzituta eta asebeteta" irten dadin: "ezinbestekoak dira pertsona arteko hartuemanen e ta motibazio teknikak".

 

Maiatzaren 14an, 15ean, 16an, 21ean, eta 22an eskainiko dute tailerra +Dendak-eko formazio gelan. Ordutegia 14:30etik 16:30era izango da. Izena emateko elkarteko telefonora –94 681 81 41– deitu daiteke, edo emaila idatzi gatcdurango@masdendak.com edo comercio@masdendak.com helbidera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!