Durango eta Izurtza arteko mugarriei bisita, bihar

Anboto 2012ko mai. 4a, 09:45

30 mugarri inguru dira, 6,4 kilometroko bidean

30 mugarri inguru dira, 6,4 kilometroko bidean.

 

Durango eta Izurtza arteko 30 mugarri ingurutatik ibilaldia egingo dute bihar goizean. Alpino mendizale taldeak eta udalak 13. aldiz antolatu dute Mugarri Eguna. Herriko mugetatik egiten den ibilaldiaren lehen etapa izango da biharkoa; Andra Mariako elizpetik irtengo dira, 08:30ean, eta Dolometa eta  Mendiganetik pasatuta, Neberondoraino joango dira ibilaldian. Lau ordu inguruko ibilaldia dela kalkulatu dute; guztira 6,4 kilometro egingo dituzte.

 

Eguraldi onagaz 200 bat pertsona batu izan dira jaian. Gaur da izena emateko azken eguna, baina bihar bertan han agertzeko arazorik ez da egongo. Azaldu dutenez, “jendea eguraldiari begira egoten da, eta azken orduan ematen dute izena askok”. Ibilaldia amaitzerakoan hamaiketakoa eta oroigarriak banatuko dituzte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!