Murrizketa eta erreformen kontra kalera urten zuen, atzo, herritargoak

Anboto 2012ko mai. 2a, 09:09

LABek Durangon deitutako manifestazioak ere ehundaka lagun batu zituen maiatzaren lehenengoan. zabaldutako datuen arabera, 600 bat lagunek parte hartu zuten bertan. Euskal Herri osora zabaldutako deia izan zen LABek egindakoa. ELAk Bildon ospatu zuen Maiatzaren Lehena, eta, UGT eta CCOOk, hamasei urtean lehen, aldiz, Iruñean

LABek Durangon deitutako manifestazioak ere ehundaka lagun batu zituen maiatzaren lehenengoan. zabaldutako datuen arabera, 600 bat lagunek parte hartu zuten bertan. Euskal Herri osora zabaldutako deia izan zen LABek egindakoa. ELAk Bildon ospatu zuen Maiatzaren Lehena, eta, UGT eta CCOOk, hamasei urtean lehen, aldiz, Iruñean.

 

Izoizko egoera ekonomiko latzenean urten dute kalera herritarrek Maiatzaren Lehenagaz bat eginda. Sindikatuen deiari lotu ziren milaka herritar Euskal Herri osoan. Murrizketak eta erreforma salatu eta langileen eskubideak defendatzera urten zuten kalera. Gehiengo sindikala hautsita, ELAk eta LABek nork bere aldetik ospatu zuten Langileen Nazioarteko Eguna. Aldiz, CCOO eta UGT batera atera ziren kalera; Nafarroan, gainera, hamasei urtean lehen aldiz.

Bilbon ospatu zuen Maiatzaren Lehena ELAk, emadako datuen arabera 11.000 lagun inguru batuz. LABen deiari ere Euskal Herri osoko milaka lagunek erantzun zioten atzo; ia 22.000k, sindikatuaren arabera. Durangon 600 bat lagun batu ziren deitutako manifestazioan. CCOO eta UGT sindikatuek elkarrekin ospatu zuen Maiatzaren Lehena Nafarroan. Bien deiari erantzunez, milaka pertsonak manifestazioa egin zuten Iruñeko erdigunean. Sindikatuen arabera, 8.000 lagun bildu ziren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!