Erromeria antolatu du Kriskitinek urteurren ekitaldien baitan

Anboto 2012ko api. 30a, 09:03

Durangoko Herria auzo elkarteak maiatzaren 1rako prestatu ohi duen egitarauaren baitan erromeria antolatu du, aurten, Kriskitin dantza taldeak. 25. urteurren ekitaldien baitan egin dute hitzordua

Durangoko Herria auzo elkarteak maiatzaren 1rako prestatu ohi duen egitarauaren baitan erromeria antolatu du, aurten, Kriskitin dantza taldeak. 25. urteurren ekitaldien baitan egin dute hitzordua.

 

Dantzazale guztiak "dantza egitera eta dantzaz disfrutatzera" dei egin du Kriskitinek. Horretarako aukera eskainiko dute bihar, maiatzaren lehenengoa Herria elkartearen aurrean. Erromeria 13:00ean hasiko da eta ordubete inguruan luzatuko da. Kriskitineko kideek Sabin Bikandiren berbak hartu gura izan dituzte ahotan gonbidapena egiterako orduan: “dantzaren bidez barrenak askatzen ditugu, tentsioak bideratzen ditugu, erlaxatu egiten gara, barre egiten dugu. Dantzak gure gorpuzkera ezagutzen laguntzen digu. Enpatia sortzeko ere baliagarria da…”.

 
 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!