Ertzaintzak 34 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo gauean Tabiran, ustez emakume bati sexu erasoa egin ziolakoan. Gaueko 22:00ak aldera jazo zen ustezko erasoa, Ertzaintzaren arabera. Tabira auzoan, gizon batek fabrika batean lo zegoen emakume bati hartu-eman sexualak izatea proposatu zion, eta ezezkoa emanda, gizonak emakumea heldu eta arrastaka eroan zuen. Emakumearen orroak entzun zituzten bere senide eta lagunek, eta laguntzera joan ziren. Ustezko erasotzaileak suzko arma bategaz mehatxu ere egin ziela zabaldu du Ertzaintzak. Biktimaren ingurukoek Ertzaintzari deitu eta 34 urteko gizona atxilotu zuten. Atxilotua gaur goizean eroan dute epailearengana.