Maiatzaren 5erako Mugarri Eguna antolatu dute Durangon, eta ekimenerako izena eman gura duenak maiatzaren 4ra arteko epea du Pinondo Etxean (informazioa@durango-udala.net).
Zapatuan 08:00etan irtengo dute Andra Mariako elizpetik. Dolometa eta Mendigainetik Neberondora joango dira. Ibilbideak 6,5 kilometro ditu eta lau ordutan osatzea aurreikusi dute.