Udan Olgetan udalekuetarako izen-emate irekia hasi dute

Anboto 2012ko api. 24a, 15:00

Ekainaren 25etik uztailaren 27ra izango dira udalekuak eta 3 eta 10 urte bitarteko umeek eman dezakete izena. Bost asteetan edo asteka izena emateko aukera eskaini du Berbarok. Maiatzaren 11n amaituko da izena emateko epea

Udan Olgetan 2012-bideo promozionala from berbaro elkartea on Vimeo.

Ekainaren 25etik uztailaren 27ra izango dira udalekuak eta 3 eta 10 urte bitarteko umeek eman dezakete izena. Bost asteetan edo asteka izena emateko aukera eskaini du Berbarok. Maiatzaren 11n amaituko da izena emateko epea.

 

Tabirako igerilekuetara irteerak, egun osoko irteerak, tailerrak, jolasak, kirola... bost asteko egitaraua prestatu du Berbaro elkarteak Udal Olgetan udalekuetarko. Atzora arte, bazkideek lehentasuna eduki dute izena emateko. Gaur hasi eta maiatzaren 11ra arte izena emateko aukera zabala da. 

 

2002 eta 2008 artean jaiotako umeei zuzendutako eskaintza izango da. Bost aste izango badira ere, asteka izena emateko aukera egongo da, eta asteka honako gaiak landuko dituzte ordena honetan: basoa, fantasia mundua, herria, espazioa eta itsasoa. Goizeko ordutegia edukiko dute udalekuek, 09:00etatik 13:30era, eta astean behin egun osoko irteera egingo dute 16:30 arte.

 

Udan Olgetan udalekuen bigarren edizioan Behargintzan jardungo dute hezitzaile eta umeek. Izena eman ahala lortuko dute plaza apuntatzen direnek.

 

Izena emateko edo informazio gehiagorako, 94 620 25 40 telefonora deitu daiteke, edota gazteak@berbaro.com helbidera idatzi.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!