Luzaroan udal liburutegia izan den Garai Jauregiaren berriztatze lanak amaitu dituzte dagoeneko. Aurreikusitakoa baino denbora laburragoan amaitu dituzten zaharberritze-lanek 154.800 euro inguruko inbertsioa eskatu dute.
Beste ekipamendu administratiboren bat emateko asmoz zaharberritu dute babestu beharrekoa zen erakina. Erabat konpondu da estalkia, udal arduradunek azaldutakoaren arabera, "beti ere, hasieratik zuen itxura mantenduta". Argitu dutenez, "arbel eta zinkezko estalkia hondatuta zegoen eta, horrexegaitik aldatu beharra zegoen. Gauza bera gertatu da eskailerako argi-zuloko txaparekin".
Elorrio enpresak gauzatu dituzte lanak. Prozedura negoziatu bidez egin zen lanen esleipena eta lanotarako hiru hileko epea izan dute.