Gizarte eragileen eskariei ez erantzutea egotzi dio PSE-EEk alkateari

Anboto 2012ko api. 20a, 11:44

Aitziber Irigoras alkatea \'inori parte hartze leziorik emateko moduan ez dago\' PSE-EEko bozeroale Pilar Riosek, \'mahai gainean, gizarte eragileek egindako batzartzeko hainbat eskari dituenean erantzun gabe, aurreko legegintzaldia legez\'

Aitziber Irigoras alkatea \'inori parte hartze leziorik emateko moduan ez dago\' PSE-EEko bozeroale Pilar Riosek, \'mahai gainean, gizarte eragileek egindako batzartzeko hainbat eskari  dituenean erantzun gabe, aurreko legegintzaldia legez\'.

 

Riosek dioenez, Durangoko sozialistak, trena lurperatzeko lanen arduradunekin batera,  "uneoro,asko arduratu dira durangarren interesak zaintzeaz, baita merkatarienak ere". Lanak "arintzeko" eta Durangon egiteko den inbertsioa ez jaitseko hartu-emanak egon dira, sozialistaren berbetan. Azaldu duenez, "aurretik Jaurlaritzako gobernuan egin direnek 91,3 milioi euro inbertidu dituzte lau urtean, gobernu sozialistak, berriz,  bi urte eta bederatzi hilabetean 85,8 milioi inbertidu ditu".

 

PSE-EEko zinegotziak adierazi duenez, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak argitu zuen otsailean, "2010eko eta 2011ko urtarrilean" batzar bi egin zirela. Baina, "harrez gero, alkateak ez du inolako berririk eman, eta kritikatzeko baino ez da ageri". Trena lurperatzeko lanak hasi zirenean  bai Durangoko Udalean bai Eusko Jaurlaritzan EAJ zegoela gobernuan gogoratu dio Irigorasi Riosek: "egitasmo faraoniko bat diseinatzeko dirua eta denbora inbertitu zuten orduan; baita New Yorkera joan eta han erakusteko ere, herritargoagaz prozesu parte hartzailea zabaldu beharrean".

 

"Ematen du Durangoko PSE-EEk modu parte hartzailean lan egitera behartzen ari delako amorrualdia duela alkateak, eta orain dela denbora asko beragaz batzartzeko eskaria egin duten elkarte eta erakundeak daude erantzunik jaso ez dutenak". Ildo horretan, RIosek salatu duenez, "Landako eskolak ez du udalaren ekarpenik jaso oraindik, gasaren eta argiaren fakturak ordaintzeko zailtasunak edukiz". Durangoko elkarte eta erakundeei "entzun" daien eskatu diote alkateari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!