Irakurzaletasuna bultzatzeko Juul Kanpainaren barruan, gaur bozketa egin dute Kurutziaga Ikastolako gaztetxoek.
Goizean, 9:30etik 10:00etara arte bozkatu dituzte euren libururik eta ilustratzaile gustukuenak Kurutziagako gazteek.Juul Kanpaina ikasturtean zehar gelan, etxean, ikastolan zein herrian irakurketaren zaletasuna bulzatzeko lantzen diren jarduerez osatuta dago. Kanpainaren barruan, gaurko bozketarena, ikastola bakoitzak duen irakurzaletasuna bultzatzeko planaren barruan, azken ekintzetarikoa izan da.
Apirilaren 23an liburuaren nazioarteko eguna da eta apirilaren 2an haur eta gazte literaturaren nazioarteko eguna izan zen. Horregatik gauzatu dute gaurko ekimena apirilean.