Autismoak eragindako pertsonentzako zerbitzuak emango dituzte Jesuitetan

Anboto 2012ko api. 18a, 14:40

Jesuitak ikastetxeak bere gela batzuk utziko dizkio APNABI autismoak eragindako gurasoen elkarteari. Bertan, autistentzako eta familientzako arreta psikologikoa eta aisialdirako ekintzak eskainiko dituzte, besteak beste

Jesuitak ikastetxeak bere gela batzuk utziko dizkio APNABI autismoak eragindako gurasoen elkarteari. Bertan, autistentzako eta familientzako arreta psikologikoa eta aisialdirako ekintzak eskainiko dituzte, besteak beste.

 

Durangaldean autismoak edo jatorri autista duten gaixotasunek eragindako pertsona eta familiei zuzendutako zerbitzuak izango dira Durangon eskainiko dituztenak. Jesuitak ikastetxeak eta APNABIk maritzenan sinatu dute hitzarmena, eta ikastetxeko geletan hainbat zerbitzu eskainiko dira irailetik aurrera. Besteak beste,  programa klinikoak,  psikologo eta psikiatren laguntza, eta aisialdirako ekintzak garatzeko lekua izango dute.

 

Kontsulta martitzenetan eta eguenetan egongo da zabalik, 09:00etatik 14:00etara. Aisialdirako txokoa astelehenetik eguenera irekiko dute, 17:00etatik 20:00etara, eta zapatuetan goizez, 10:00etatik 14:00etara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!