Udaleko adinekoen sailak herriko nagusiei zuzendutako bisita gidatua antolatu du Alhondigara. Apirilaren 24an izango da.
Bilborako bidaia trenean egingo dute eta bakoitzak bere bidaia ordaindu beharko du, udal arduardunek azaldu dutenez. Tren geltokian egin dute hitzordua 15:30ean; Alhondigako bisita gidatua, berriz, 17:00etan hasiko da. Ordubete iraungo du eta euro bi ordaindu beharko dira.
Interesa dutenek Udaleko Nagusien Egoitzan eman dezakete izena (Astarloa kalea 1, 2. solairua). Informazio gehiagorako: 94 465 74 51 telefonora deitu daiteke edo adintek@durango-udala.net helbide elektronikoa erabili.