Ume saharauiak udan hartzeko izen emate kanpaina hasi du Herriak

Anboto 2012ko api. 17a, 12:01

Tindufeko errefuxiatu kanpamenduko umeak udan hartu gura dituenak maiatzaren 1era arte eman dezake izena, Herria elkarteko tabernan dauden eskabide-orriak beteta

Tindufeko errefuxiatu kanpamenduko umeak udan hartu gura dituenak maiatzaren 1era arte eman dezake izena, Herria elkarteko tabernan dauden eskabide-orriak beteta.

 

Hamargarren urtea da Durangoko Herria auzo elkarteak Oporrak Bakean kanpaina antolatzen duela. Haurten ere uztailaren hasieran etorri eta hile bitako egotaldia egingo dute Tindufen bizi diren ume saharauiek. Programaren helburua, batez ere ume saharauien osasunerako onuragarriak diren Euskal Herriko klima, elikadura eta mediku azterketak eskaintzea da. 7 eta 12 urte bitarteko umeak etortzen dira.

 

Dagoeneko eskabide orriak Herria elkarteko tabernan daude eskuragarri. Informazio gehiagorako 655 711 100 telefonora deitu daitekeela adierazi dute Herriatik.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!