Undatorre kalea itxita

Anboto 2012ko api. 17a, 08:20

Faustegoienako urbanizatze lanen eraginez itxi egingo dute trafikoarentzat, gaur, Undatorre kalea. Bertoko sartu-urtenak Nafarroa plazatik egingo dituzte

Faustegoienako urbanizatze lanen eraginez itxi egingo dute trafikoarentzat, gaur, Undatorre kalea. Bertoko sartu-urtenak Nafarroa plazatik egingo dituzte.

 

Undatorre kalean espaloi eta bide berria egin behar dira eta horretarako hartu dituzte trafikoari begirako neurriak. Horrela jakin eragin dute udal arduradunek. Hilabete inguru iraungo dute lanok, argitutakoaren arabera. Asteizatorre kaleko eta Astola Bideko 1ean eta 3an eragingo dute neurriok; baita Undatorre kaleko 1, 2 eta 3an, eta, Nafarroa plazako 2, 3, 4 eta 5ean ere. Zirarmendietako 8tik 24ra eta 7tik 23ra ere eragingo dute neurriok.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!