Montevideo kaleko obrei buruz informazioa emateko batzarra auzokideekin

Anboto 2012ko api. 13a, 09:45

Obren bigarrren fasean Uribarriko bidegurutzetik Pedro Pablo Astarloa kalekora asfalto ekologikoa ipiniko dute eta farolak aldatuko dituzte. Horren aurretik hoditeriatik arratoiak kentzeko beharra egingo dute, lehen fasean sortu ziren arazoak ekiditzeko

Obren bigarrren fasean Uribarriko bidegurutzetik Pedro Pablo Astarloa kalekora asfalto ekologikoa ipiniko dute eta farolak aldatuko dituzte. Horren aurretik hoditeriatik arratoiak kentzeko beharra egingo dute, lehen fasean sortu ziren arazoak ekiditzeko.

 

Montevideo kaleko auzokide eta merkatariekin batzarra egin dute atzo udaleko arduradunek, uztailean hasiko dituzten lanen bigarren fasearen berri emateko. Batzarrean, obren epeak, zirkulazio aldaketen xehetasunak, eta auzokideek aparkatzeko izan ditzaketen aukerei buruz berba egin dute. Bileran merkatarien ordezkariek eta obren eragina jasango duten 12. eta 14. portaletako ordezkariak, MEGA finken administratzaileak, parte hartu dute.

 

2011n Hirigintza batzordeak informazio protokolo bat sortu zuen PSE-EEk proposatuta, eta hau izan da ordutik egin den lehen batzar informatiboa. Pilar Rios zinegotzi sozialistak batzorde horren premia nabarmendu du: "Auzokideak eta merkatariak hainbatetan kexatu izan dira eragiten dien obren informazio faltagatik". 

 

Lanak uztailean hasiko dituzte eta hiru hileko epea edukiko dute amaitzeko. 434.000 euroko aurrekontua dute obrek eta Eusko Jaurlaritzak % 43 ordainduko du. Uribarriko bidegurutzetik Pedro Pablo Astarloa kalekora asfalto ekologikoa ipiniko dute eta farolak aldatuko dituzte. Horren aurretik arratoiak kenduko dituzte hoditeriatik Montevideoko lehen fasean sortu ziren arazoak ekiditzeko.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!