Jesuitetako ikasle talde bat RetoAlcoa-ko finalean

Anboto 2012ko api. 15a, 08:52

Enpresak zuzentzeko egitasmoen RetoAlcoa lehiaketako finalera heldu da Jesuitak ikasetxeko ikasle talde bat. Apirilaren 27an izango da finala, Madrilen

Enpresak zuzentzeko egitasmoen RetoAlcoa lehiaketako finalera heldu da Jesuitak ikasetxeko ikasle talde bat. Apirilaren 27an izango da finala, Madrilen.

 

Enpresa birtual baten produktua eta diru-sarrera batzuk kontuan hartuta, zehaztu behar izan dute, besteak beste,  produkzioaren tamaina, produktuaren prezioa eta publizitatean eta ikerketan zenbat inbertituko duten. 

 

Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleen 240 taldek parte hartu dute lehiaketan. Jesuitetako Joxai talde finalistagaz batera, Durangoko beste bi taldek parte hartu dute lehiaketan: ikastetxe bereko Sanpale taldeak eta Maristetako MRSTK3-k. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!