41 urteko gizona atxilotu dute ustez bikotea jotzeagatik

Anboto 2012ko api. 11a, 16:39

Atzo goizeko 11:00k inguruan, Durangoko alde zaharreko etxebizitza batean atxilotu zuten gizonezkoa. Ertzaintzak azaldu duenez, emakumeak gero salaketan adierazi zuen bere bikotekideak jo egin zuela bizi diren pisuko geletako batean.

Ertzaintzaren berbatan gizonezkoak eztabaida gogorra hasi zuen eta ukabilkadak eta bultzakadak eman zizkion lurrera botaz, . Gaineratu duenez, emakumea lurrean zegoela, erasotzaileak ostikadak eman zizkion gorputz osoan. Ertzainak iritsi zirenean, biktimak odola zerion zauria zeukan aurpegian, eta hematomak gorputzeko hainbat lekutan; lesio horiek zirela-eta, osasun-arreta behar izan zuen. Agenteak iritsi zirenean, ustezko egilea, 41 urteko gizona, han zegoen, eta atxilotu egin zuten, genero-indarkeria delitua leporatuta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!