Ertzaintzak gazte bi atxilotu ditu treneko bagoietan graffitiak egitearren

Anboto 2012ko api. 3a, 14:03

10:50ean Euskotreneko segurtasun arduradunek Ertzaintzari jakinarazi zioten Durangoko geltokian zeuden bagoi batzuetan pintadak egiten zebiltza. Atxilotuek 19 eta 20 urte dituzte.

10:50ean Euskotreneko segurtasun arduradunek Ertzaintzari jakinarazi zioten Durangoko geltokian zeuden bagoi batzuetan pintadak egiten zebiltza.

 

Ertzaintzak jakitera eman duenez, agenteak bertara heltzerakoan gazteek ihes egin zuten. Inguruko hezkuntza zentro bateko patioan topatu zituzten. Ertzaintzak delitu bi egozten dizkie 19 eta 20 urteko gazteei. Kalteen delitua, bagoietan graffitiak egitearren, eta desobedientzia delitua Ertzaintzaren esana ez betetzearren. Beste 20 urteko gazte bat ere identifikatu zuten. Atxilotuak aske utzi zituzten arren, epaitegietatik deitzean bertara joan beharko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!