Martxoak 31, oroimen eguna 75 urte eta gero

Anboto 2012ko mar. 31a, 08:52

Bonbardaketan leku esanguratsuak izan ziren tokietatik ibilbide kulturala egingo dute bihar

Bonbardaketan leku esanguratsuak izan ziren tokietatik ibilbide kulturala egingo dute gaur.

 

Gaur izango dira 75 urte Durango bonbardatu zutela. Urteurren borobila dela-eta, oroimen ekitaldi ugari prestatu dituzte udalak eta herriko elkarteek. Zilar Astea ere antolatu dute hainbat elkartek, sortzailek eta eragilek auzolanean.

 

Gaur eguerdian, udalak antolatuta, kanposantuan urteroko omenaldia egingo zaie gerra zibileko biktimei. Komentu kaletik autobusa irtengo da 11:30ean.

 

Liburutegian, ipuin kontaketa saioak egongo dira, 12:00etan, hiru eta bost urte arteko umeentzat, eta 12:30ean sei urtetik gorakoentzat.

 

Ibilaldia Andra Mariarantz

Andra Mariko elizpean ekitaldi berezia egingo dute. Bonbardaketa sufritu zutenei begira, olerki, abesti eta lore eskaintza egingo dira 20:00etan hasita. Aurretik, Zilar Astearen baitan, ibilaldi kulturala egingo dute bonbardaketan esanguratsuak izan ziren lekuetatik.

 

Kurutziagan 18:15ean ipini dute hitzordua. Santa Susanara joan eta Txelu Angoitiaren In-memoriam instalazio artistikoa ikusiko dute. Ondoren, San Agustin  aurrera abiatuko dira, eta Karrikak Lurra Astinduz antzezlanaren zati bat eskainiko du. Bertatik Nevers ikastetxera joango dira, emakumeen kartzela izandakora. Kriskitinek dantza ikuskizun bategaz omenaldia egingo die bertan egon zirenei. Gero, Ezkurdin Bideografik-ek bonbardaketako testigantzekin egindako lana proiektatuko dute. Ondoren Andra Mariko elizpean batuko dira oroimen ekitaldirako. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!