Gazteek elkar ezagutzeko Zapaburu Eguna

Anboto 2012ko mar. 31a, 08:07

Domekarako \'Eidxu salto kalera!\' lemapean Zapaburu Eguna antolatu du Zapaburu konpartsak: \"Gazteok elkar ezagutzeko eta gure buruari frogatzeko zerbait desberdina egin dezakegu\". Durangoko gazte guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera

Domekarako Eidxu salto kalera! lemapean Zapaburu Eguna antolatu du Zapaburu konpartsak: “Gazteok elkar ezagutzeko eta gure buruari frogatzeko zerbait desberdina egin dezakegu”. Durangoko gazte guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera.

 

Hamaiketakoagaz eta tertuliagaz hasiko dute egitaraua 11:00etan, Andra Mariko elizpean. Gero ‘altxorraren bila’ ibiliko dira eta, 15:00etan, bazkaritarako batuko dira elizpean bertan.

 

Herrikon, Kalekantoin eta Arkarazon eros daitezke tiketak. Jolasak, triki-poteoa eta mural margoketa egingo dituzte arratsaldean; iluntzean gaztetxean ekitaldia, luntxa eta kontzertua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!