Bonbardaketaren inguruko dokumentala aurkeztuko du gaur Gerediagak

Anboto 2012ko mar. 27a, 15:26

Santa Susanako elizan aurkeztuko dute Pablo Garitonandiak zuzendutako lana, Jon Irazabalek idatzitako \'Gerra Zibila Durangaldean 1936-1937\' liburuagaz batera. 19:00etan hasiko dute ekitaldia


Santa Susanako elizan aurkeztuko dute Pablo Garitonandiak zuzendutako lana, Jon Irazabalek idatzitako \'Gerra Zibila Durangaldean 1936-1937\' liburuagaz batera. 19:00etan hasiko dute ekitaldia.

 

Duela 75 urteko bonbardaketaren testigantzekin osotutako "Durangoko bonbardaketa" dokumentala aurkeztuko du gaur arratsaldean Gerediaga Elkarteak Santa Susanan. Dokumentala 1987an Juan Mari Arruabarrenak hasi zuen lan baten oinarrituta dago. Bere garaian apurtu egin zen lana, eta Pablo Garitonandiak beste bat egin du dokumental hartan oinarrituta.

 

Bestalde, Jon Irazabal Agirrek hainbat informazio eta argazki batu eta gero "Gerra Zibila Durangaldean 1936-1937" liburua aurkeztuko du ekitaldi berean. Lan horretan, besteak beste, bonbardaketaren momentuko argazkiak daude, eta Gerediagatik azaldu dutenez, "bonbardaketaren benetako arrzoiak azaltzen ditu". Hainbat pertsonen testigantzetatik abiatuta, 700ndik gora pertsona-izen agertzen dira Irazabalen liburuan.

 

Gerediaga Elkartetik adierazi dutenez, dagoeneko Durangaldeko liburutegietan daude eskuragai  liburua eta DVDa.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!