Jendeaurreko behaketa egingo du Izarrak elkarteak

Anboto 2012ko mar. 28a, 08:30

Ilargiaren %53 argituta dagoela aprobetxatuta, jendeuarreko behaketa egingo du Izarra astronomi elkarteak martxoaren 31n, 21:30ean. Ezkurdin elkartuko dira ilargia ikusteko

Ilargiaren %53 argituta dagoela aprobetxatuta, jendeuarreko behaketa egingo du Izarra astronomi elkarteak martxoaren 31n, 21:30ean. Ezkurdin elkartuko dira ilargia ikusteko.

 

Jupiter, Martitz, Orion eta bestelakoak ikusteko ere aprobetxatuko dute hitzordua, Izarra elkartekoek jakin eragin dutenez. hala ere, "eguraldi argi eta garbiak" baldintzatuko du hori. Argitu dutenez, eguraldia egokia ez baldin bada elkarteak Laubideta 6A helbidean duen egoitzan batuko dira. "Dokumental aberasgarria ikusteko aukera izango dugu, teleskopioak ikustekoa edota astronomiari buruzko zalantzak argitzeko parada".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!