Durangaldeko 120 bat ikaslek jardungo dute, Maristek eratuta

Anboto 2012ko mar. 27a, 12:01

Atzo abiatu zuten Konkrealusitivity Lehiaketa, aurten bigarrenez, eta Durangaldeko DBHko 4. mailako 120 ikasle inguruk parte hartukod dute. Konfidantza, kreatibitatea eta ilusioa, horiek ardatz hartuta antolatu du lehiaketa Maristak ikastetxeak

Atzo abiatu zuten Konkrealusitivity Lehiaketa, aurten bigarrenez, eta Durangaldeko DBHko 4. mailako 120 ikasle inguruk parte hartukod dute. Konfidantza, kreatibitatea eta ilusioa, horiek ardatz hartuta antolatu du lehiaketa Maristak ikastetxeak.

 

Astero ariketan bati erantzun beharko dute lehiaketako parte hartzaileek. Matematika, euskara eta ingeleseko ariketak izango dira, eta, aurten, nobedade lez, ingurugiroari buruzko ariketa bate ere izango dute gaztetxoek. Maiatzaren amaierara bitartean luzatuko da lehiaketa, eta irakaskuntza telematikorako Moodle plataformaren bidez edukiko dute ariketen berri ikasleek. Bertara igo beharko dituzte erantzunak ere bai. Ekainaren 10ean emango dute irabazlea jakitera Maristak ikastetxean.

 

Durangoko Nevers eta San Antonio-Santa Rita, Elorrioko Lourdesko Ama, eta, Zornotzako Karmengo Ama ikastetxeetako ikasleek parte hartuko dute lehiaketan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!