Durangoko Udalak lan poltsa zabaldu du mantentze-lanetarako ofizialentzat, aldi baterako lan eskaintza da.
Tabirako udako igerilekuetan lan egiteko sortu da lan poltsa; eta, ordezkapenak egiteko Landako II-an eta lan-brigadan.
Tabirako udal igerilekuetan aritzeko hartuko dute pertsona bat, udal arduradunek azaldu dutenez. Maiatzaren 14tik irailaren 21era artekoa izango da lan kontratua, azaldu dutenez.
Oinarriak www.durango-udala.net webgunean daude eskuragarria; baita Herritarren Arretarako Zerbitzuan be.