Holokaustoa hartu dute ikasgai, San Agustinen

Anboto 2012ko mar. 20a, 08:41

Arrazakeriaren Kontrako Astea dute asteon Durangon, Udaleko Inmigrazio Sailak antolatuta. Gaur holokaustoa hartuko dute berbagai

Arrazakeriaren Kontrako Astea dute asteon Durangon, Udaleko Inmigrazio Sailak antolatuta. Gaur holokaustoa hartuko dute berbagai.

 

Holokaustoaren ikasgaiak izenburupean hitzaldia emango du SOS Racismo elkarteak, San Agustin Kultur Gunean 19:00etan. San Agustin kulturgunean bertan SOS Racismok prestatutako erakusteka ere jarriko dute ikusgai holokaustoaren inguruan. Datorren martxoaren 25era arte izango da bertan bertaratu gura duenarentzat.

 

Eguaztenean, bestalde, martxoaren 21ean, kulturarteko komunikazioa lantzen duen The visitor pelikula proiektatuko dute Landako elkartegian. Koloretan bizi zinemaldiaren baitan emango dute pelikula hori, 19:00etan eta sarrera doan izango da, antolatzaileek jakin eragin dutenez. 

 

Atzo, prozesu migratzaileek etorkinen osasun mentalean duten eraginari buruz mahaingurua egin zuten, psikologian eta kulturartekotasunean adituak diren pertsonak gonbidatuta. Eduardo Brik eta Maria Celaya psikoterapeutek, eta Fermin Lejarza psikiatrak parte hartu zuten, eta besteak beste, Durangoko eta Ermuko udalek sustatu duten Laguntza Psikosozialeko programa azaldu zuten.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!