Dresdenetik bueltan dira Durangoko gazteak

Anboto 2012ko mar. 19a, 12:43

Bakea, elkarbizitza eta kulturartekotasuna landu dituzte, Bigarren Mundu Gerran bonbardaketa pairatu zuen Dresden herriko gazteekin. Martxoaren 10etik 17ra egon dira bertan. Bi bonbardaketek izan zituzten ondorioak landu dituzte

Bakea, elkarbizitza eta kulturartekotasuna landu dituzte, Bigarren Mundu Gerran bonbardaketa pairatu zuen Dresden herriko gazteekin. Martxoaren 10etik 17ra egon dira bertan. Bi bonbardaketek izan zituzten ondorioak landu dituzte.

 

\"\"

Aste bete bertan egin eta gero, zapatuan bueltatu dira gazteak Durangora. Dresdeneko eta Durangoko bonbardaketen ondorioak ezagutu dituzte, eta antzerako gertakariak jasandako beste herri batzuen errealitatera ere gerturatu dira, eta bakearen kulturan sakondu eta arrazakeria eta xenofobia desagertzeko lanari buruz hausnartu dute. Argazkiko irudian Sajoniako parlamentura egindako bisitan daude.

 

Durangoko Jesuitak, San Antonio Santa Rita, NEvers eta Kurutziaga Ikastolako 9 ikaslek parte hartu dute elkartruke horretan, Dresden-eko Julis-Ambrosius-Hülbe-Gymnasium ikastetxeko beste 9 ikaslegaz. 2008an hasi ziren elkartruke hauek egiten, eta iaz dresdendarrek bisitatu zuten Durango. "Etorkizuna eraikitzen" izeneko EBko Gazteria Programaren bidez egiten dute elkartrukea.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!