Durangaldeko Enpresarien Elkartea okupatu dute

Anboto 2012ko mar. 16a, 13:08

Ordu eta erdi eman dute eraikinaren barruan. \"Martxoaren 29ko greba orokorraren aurretik eta gero ere, patronalaren neurrira egindako lan erreformaren kontrako jardun iraunkorra\" burutuko dutela iragarri du Eulate Zilonizaurrekoetxea LABeko kideak.

Ordu eta erdi eman dute eraikinaren barruan. Durangaldeko Enpresarien Elkartearen egoitza okupatu dute LAB sindikatuak martxoaren 29ko greba orokorrerako deialdia egiteko deituriko mobilizazioagaz bategin duten 20 herritarrek.

 

Enpresariek Durangoko elkartegiaren parean daukaten egoitzaren parean kontzentratu dira Demokrazia eta justizia soziala aldarrikatzen duten herritarrak.

 

"Martxoaren 29ko greba orokorraren aurretik eta gero ere, patronalaren neurrira egindako lan erreformaren kontrako jardun iraunkorra" burutuko dutela iragarri du Eulate Zilonizaurrekoetxea LABeko kideak : "Langileen gainetik ez dira pasako: gurasoek lortu zutenagatik borrokatuko dugu".

 

 

 

\"\"

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!