Inmigrazioaz eta osasun mentalaz mahaingurua, Arrazakeriaren Kontrako Astean

Anboto 2012ko mar. 18a, 08:08

Astelehenean prozesu migratzaileek etorkinen osasun mentalean duten eraginari buruz mahaingurua egingo dute psikologian eta kulturartekotasunean adituak diren pertsonek. Durangoko Landako Elkartegian egingo dute mahaingurua 10:00etan

Astelehenean prozesu migratzaileek etorkinen osasun mentalean duten eraginari buruz mahaingurua egingo dute  psikologian eta kulturartekotasunean adituak diren pertsonek. Durangoko Landako Elkartegian egingo dute mahaingurua 10:00etan.

 

"Inmigrazioa eta osasun mentala: integraziorako pausu bat" izenburupean egingo dute asteleheneko mahaingurua.  Eduardo Brik eta Maria Celaya psikoterapeutek, eta Fermin Lejarza psikiatrak parte hartuko dute, eta besteak beste, Durangoko eta Ermuko udalek sustatu duten Laguntza Psikosozialeko programa azalduko dute.

 

Arrazakeriaren Kontrako Astea antolatu du datorren asterako Durangoko Udaleko Inmigrzio Sailak. Martitzenean "Holokaustoaren ikasgaiak" hitzaldia emango du SOS Racismo elkarteak, San Agustin Kultur Gunean 19:00etan. San Agustinen bertan SOS Racismok prestatutako erakusteka ipiniko dute holokaustoaren inguruan, astelehenetik martxoaren 25era.

 

Eguaztenean, bestalde, kulturarteko komunikazioa lantzen duen "The visitor" pelikula proiektatuko dute Landako elkartegian."Koloretan bizi" zinemaldiaren baitan emango dute pelikula hori, 19:00etan eta sarrera doan izango da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!