PSE-EE: "Publizitate eta protokolo gastuak azaldu ez, eta zinegotzi bat erasotu du EAJk"

Anboto 2012ko mar. 13a, 13:09

Gobernu taldeari arlo horretako gastuetan \'transparentzia\' eskatu diote sozialistek. \'EAJgaz lotutako enpresa bategaz alkatetzako kontratu bi\' sinatu izana salatu du PSE-EEk eta azken hiru urteetan publizitatean eta protokoloan izandako gastuen berri emateko eskatu du

Gobernu taldeari arlo horretako gastuetan "transparentzia" eskatu diote sozialistek. \'EAJgaz lotutako enpresa bategaz alkatetzako kontratu bi\' sinatu izana salatu du PSE-EEk eta azken hiru urteetan publizitatean eta protokoloan izandako gastuen berri emateko eskatu du.

 

Udalak publizitatean, protokoloan, cateringean eta aholkularitzan gastatutako diruaren konparazioa egiteko informazioa eskatu duela jakin eragin du PSE-EEk. Ohar baten azaldu dutenez,  "aste bi daramatzate batzordeetan dirurik ez dagoela esaten" eta protokolo eta komunikazioaren gaineko kontratuak "nahierara" sinatu izana salatu du Pilar Rios zinegotziak. "Kontratu horien azalpenak eman beharrean, udal honetako zinegotzi bati eraso pertsonala" egin izana kritikatu du.

 

Riosen berbetan, "EAJk bi kontratu horiek Anbotogaz, Durangaldeko Herri Komunikabideak-egaz, sinatutako hitzarmenagaz konparatu gura ditu". Hitzarmena "osoko bilkuratik pasatu zen, eta euskara bultzatzeko zinegotzi gehienen babesa izan zuen, Durangaldeko euskarazko aldizkari bakarra delako". Zinegotzi sozialistak gaineratu gura izan duenez, "hitzarmena baldintzetako moduan ipini zuen lehen alderdia PSE-EE izan zen".

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!