Ur hodi nagusian egin beharreko lanengatik ura moztuko dute

Anboto 2012ko mar. 14a, 08:30

Mikeldi, Frai Juan Zumarraga eta Aguirre Lehendari kaleetan ez eze, San Inazio auzunean ere ez da ur edangarririk egongo, gaur, 09:00etatik 12:00ak arte

Mikeldi, Frai Juan Zumarraga eta Aguirre Lehendari kaleetan ez eze, San Inazio auzunean ere ez da ur edangarririk egongo, gaur, 09:00etatik 12:00ak arte.

 

Ur-hodi nagusian egin beharreko konponketa lanen eraginez moztuko dute ur-edangarria, udal arduradunek azaldu dutenez. Honako atarietan eragingo du: Mikeldi kaleko 1, 3, 5, 7 eta 9an; Frai Juan Zumarraga kaleko 6 eta 8an; eta, Aguirre Lehendakari kaleko 2, 4, 6, 8 eta 10ean. San Inazio auzuneko 1A, 1B, 2A, 2B, 3A, 3B, 3C, 3D, 4A, 4B eta 5ean ere ez da egongo urik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!