Aurtengo nobedadeen artean, trufa beltza, ganba gorria, hegaluze gorria, Durangaldeko ogiak eta Tolosako txokolatea egongo dira. 90 upategi baino gehiagotako ardoa dastatu ahalko da zapatuan, azokaren V.edizioan.
Duela bost urte 35 upategigaz eta delikatessen produktu batzugaz hasi zen azoka urtez urte handitzen joan da. Antolatzaileek jakin eragin dutenez, zapatu honetan 250 ardo baino gehiago dastatzeko aukera egongo da Durango Ardo Saltsan azokan; 90 upategi baino gehiagoko eskaintza egongo da, eta horrez gainera, delikatessen produktu berriak egongo dira probatzeko moduan: trufa beltza, Kataluniako ganba gorria, Mediterraneoko hegaluze gorria, Asturiasko eoko ostrak, Durangaldeko ogiak eta Tolosako txokolatea.
Nobedade horiez gainera, aurten Saltsan Carerinek jatetxea ipiniko du areto barruan.
Goizeko 11:00etatik 15:00etara eta arratsakdeko 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik azoka Landako Gunean. bertara sartzeko txartelak 15 euro balioko du, eta txartelagaz azokako edozein ardo dastatu ahalko da. Antolatzaileek gogoratu dutenez, "Delikatessen produktuak tiketen bidez, merke, jasotzeko moduan izango dira".
Egitaraua
Azokaren barruan, hainbat aurkezpen eta dastaketa egingo dira egun osoan. Eguerdiko 12:00etan izango da lehena, trufa beltzarena. 12:30ean Murillo Virerik "Ardo submarinoa" hitzaldia eskainiko du. 13:00ean, Recaredo upategiko ardo apardunak dastatzeko aukera egongo da.
Arratsaldean, 17:00etan "La tostadora" kafeak aurkeztu eta dastatzeko ipiniko dituzte. Ordu bete beranduago ardoen txanda izango da berriro: Ercavio ardoen dastaketa egongo da. 19:00etan Ximenez Spinolaren Pedro Ximenez ardoaren dastaketa egingo dute, eta 20:00etan hirugarren urtez dastaketa itsuaren lehiaketa egingo dute.
Eskaintza turistikoa
Azken urteetan legez, Durangoko turismo bulegoak programa turistiko berezia prestatu du Ardo Saltsan azokaren inguruan. Eskaintzaren barruan, hotela, gosaria, feriara sarrera eta hurrengo egunerako bisitaldi gidatua daude. Interesa edukiz gero, turismo bulegoagaz harremanetan ipintzeko 94 603 39 38 telefonora deitu edo turismo@durango-udala.net helbidera idatzi daiteke.