Aurrekontuen eztabaidarako oinarrizko informazioa eskatu diote EAJri

Anboto 2012ko mar. 9a, 14:01
Urdaxpal Alberdi eta Dani Maeztu zinegotziek aurkeztu dute gaur, Aralarrek, PSE-EEk eta Bilduk Durangoko Udalean erregistratu duten eskaria: aurrekontuen inguruko \"eztabaida burutu ahal izateko oinarrizkoa den informazioa eman diezagula gobernuak, eta ekarpenak egiteko martxoaren 31ko epea zabaldu dezatela\", eskatu dute

Urdaxpal Alberdi eta Dani Maeztu zinegotziek aurkeztu dute gaur, Aralarrek, PSE-EEk eta Bilduk Durangoko Udalean erregistratu duten eskaria: aurrekontuen inguruko "eztabaida burutu ahal izateko oinarrizkoa den informazioa eman diezagula gobernuak, eta ekarpenak egiteko martxoaren 31ko epea zabaldu dezatela", eskatu dute. 

 

EAJko gobernu taldeak asteon aurkeztu dien proposamena, "ez da aurrekontuen zirriborro izatera ere ailegatzen", Alberdiren berbetan. "Aurrekontuen arau forala betetzea baino ez dugu eskatzen", azpimarratu du Maeztuk.  Aurrekontuei buruzko eztabaida normaltasun eta berdintasun egoera batean egiteko, aurrekontuak osatzeko "prozedura guztia berriro hastea" eskatu dute, "hau ez baita modua".

 

Aurrekontuen inguruko eztabaida bat burutu ahal izateko, "funtsezkoa iruditzen zaigu daukan informazioa gure esku ipini dezala gobernu taldeak", adierazi du Bilduko zinegotziak, "aurkeztu diguten zirriborro horrekin ezin baita aurrekontuen ganorazko lanketa bat egin".

 

Gobernuak oposizioko alderdiei asteon eman dien dokumentazioaren gabeziak azpimarratu dituzte prentsaurrekoan: "informazio horrek ez dauka aurreko aurrekontutik honetara zelako aldaketak dauden jakiteko beharrezkoa den memoriarik; udalak zelako zorpetze maila daukan jakiteko beharrezkoa den erabilitako kredituen eranskinik ere ez dakar; eta diru-sarrerak nondik eta zer kopurutan etortzea aurreikusten duten ere ez du zehazten", dio Maeztuk.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!