Urki-Hegoalde obraren lehenengo zatia amaitu dute

Anboto 2012ko mar. 9a, 11:56
Guztira 1.070.572 euroko aurrekontua izan du Hegoalde etorbidea Urki kaleagaz lotzen duen obrak. Hori Durangoko kanpo eraztunagaz lotuko dute, Elorriorako errepidea berria zabalduz

Guztira 1.070.572 euroko aurrekontua izan du Hegoalde etorbidea Urki kaleagaz lotzen duen obrak. Hori Durangoko kanpo eraztunagaz lotuko dute, Elorriorako errepidea berria zabalduz.

 

\"\"

 

Amaitu berri dena lehenengo zatia izan da. Etorkizunera beste hiru fase daude aurreikusita, eta denak amaitzean Elorriorako bidean egingo den kanpo-eraztuna gauzatu dute.

 

Parke bat egokitu dute amaitu berri diren hirigintza lanon barruan, eta jarlekuak eta iturria ere ipini dituzte. Galtzadak sei metroko zabalera du: noranzko bietan zirkulatu ahal izango da, eta, alboan, etxebizitza eraikinetatik gertu, 55 ibilgailurentzako aparkalekua egin dute. Bermeoloso-Probisa-Erder aldi-baterako enpresa elkarteak egin ditu lanok.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!