Euskaraz Bizi Eguna ospatzeko, Donostiara joateko deia egin dute

Anboto 2012ko mar. 10a, 08:58

Euskal Herrian Euskaraz-ek martxoaren 17rako eratu duen jaialdirako autobusa ipini dute

Euskal Herrian Euskaraz-ek martxoaren 17rako eratu duen jaialdirako autobusa ipini dute.

 

Euskaraz Bizi Eguna martxoaren 17an izango da, Donostian, eta Madalenako geltokitik autobus batek irtengo du, 10:30ean. Buelta jaialdia amaitzean izango da. Egitarau zabal antolatu dute: Bonberenea Txaranga eta Porrotx, puzgarriak, kantu-jira, tailerrak, manifestazioa eta herri bazkaria, esaterako. Betagarri eta Skakeitan taldeen kontzertuagaz itxiko dute jaialdi honen hirugarren edizioa.

 

Euskal Herrian Euskaraz da antolatzailea, eta Durangaldeko hainbat eragilek babesa agertu diote ekimenari: Berbaro euskara elkarteak, Zapaburu gazte konpartsak, Durangaldeko AEK-k, Gazte independentistek, Durangaldeko Ikasle Abertzaleek eta Kimuak aisialdi elkarteak. “Euskaldun eta burujabe izateko determinazioari beste bultzada bat ematera”gonbidatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!