Gazte lokalen ordenantzari buruzko batzarra

Anboto 2012ko mar. 9a, 08:06
Udalak gazte lokalen inguruko ordenantza onartu du, eta horri buruzko batzarra deitu du Bilduk, oposizioko alderdi nagusiak. Gazte lokaletako erabiltzaileak gonbidatu dituzte: zapatuan, 12:00etan, Pinondo etxean

Durangoko Udalak gazte lokalen inguruko ordenantza onartu du, eta horri buruzko batzarra deitu du Bilduk, oposizioko alderdi nagusiak. Gazte lokaletako erabiltzaileak gonbidatu dituzte: zapatuan, 12:00etan, Pinondo etxean

 

Batzar horretan gazte lokalen ordenantza azaltzeaz gainera, denen artean balorazioa egin eta aurrerantzean jarraituko dituzten ildoak erabaki gura dituzte, jakitera eman dutenez.

 

Ordenantza egiterakoan, gazteen parte-hartzerik ez zela egon kritikatu du Bilduk: “Beti gazteei buruz berbetan ari gara  eta sistematikoki baztertuak izan ohi dira erabaki guztietatik”. Azaldu dutenez, udalak ez ditu gazteak informatu, eta Bilduren asmoa informazio hori ematea eta iritziak jasotzea da.  J.G.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!