Beste aukera bat Kulturalak play-offetara hurreratzeko

Anboto 2012ko mar. 9a, 08:37
Joan zen astean Arenas taldearen zelaian lortutako garaipenari esker (2-3), Kulturala ostera ere gerturatu da laugarren postu desiratura

Joan zen astean Arenas taldearen zelaian lortutako garaipenari esker (2-3), Kulturala ostera ere gerturatu da laugarren postu desiratura.

 

Orain lau puntura dute Barakaldoren jabetzan dagoen play off postua. Barakaldok hiru puntuak eraman zituen Tabiratik orain asteburu bi, baina azken partidangaldu egin zuen etxean, ustekabean, Santutxu azken laugarrenaren aurka (2-3).

 

Kulturalak Vitoria azken bosgarrena hartuko du zapatuan etxean eta hiru puntu horiek oso garrantzitsuak dira aurretik dituenak presionatzeko.

 

Lehia estua dago Hirugarren Mailako goiko postuetan: Barakaldo, Beasain, Portugalete eta Kulturala lau punturen tartean daude. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!