Bonbardaketa irudikatzeko ikusentzunezkoak

Anboto 2012ko mar. 7a, 08:38

Txelu Angoitiak prestatutako gune berezi bat egongo da Santa Susana komentuko elizan. Duela 75 urteko bonbardaketa gogoratzeko oroimen ekitaldiak eta bestelako ekintzak antolatu dituzte udalak, Kriskitinek eta Gerediagak

Txelu Angoitiak prestatutako gune berezi bat egongo da Santa Susana komentuko elizan. Duela 75 urteko bonbardaketa gogoratzeko oroimen ekitaldiak eta bestelako ekintzak antolatu dituzte  udalak, Kriskitinek eta Gerediagak.

 

Italiako Aviazione Legionariaren erasoak gogoratzeko Santa Susana konbentuko eliza aukeratuko du bere aurkezpenetarako Gerediagak. Duela 75 urte bonbekin erasotu zuten "espazio historiko" horretan, instalazio artistiko bat ipiniko dute martxoaren 20tik 31ra. "M31 (in memoriam)" edukiko du izena instalazioak, eta Txelu Angoitia argazkilariak atondutako ikusentzunezko gune bat izango da, "bonbardaketa bizi izan zutenen saminera gerturatzeko" ahaleginean, Jon Irazabal Gerediagako kideak azaldu duenez.

 

Martxoaren 14tik apirilaren 1erako egitarau zabala prestatu dute udalak, Kriskitinek eta Gerediaga elkarteak elkarlanean. Jon Irazabalek kontatu duenez, Gerediaga elkartetik, Angoitiaren lanaz gainera, bonbardaketaren gaineko dokumental bat eta gerra zibilari buruzko liburu bat aurkeztuko ditu Gerediagak martxoaren 27an. Irazabalek azaldu du dokumentala 1987an Juan Mari Arruabarrenak hasi zuen lan baten oinarrituta dagoela: "bere garaian apurtu egin zen lana, eta Pablo Garitonandiak beste bat egin du dokumental hartan oinarrituta". "Gerra Zibila Durangaldean 1936-1937" liburua Irazabalek berak idatzi du, eta azaldu duenez, "askori gustatuko ez zaion liburua da, izen-abizen asko agertzen direlako".

 

Horrez gainera, "Zerutik sua dator!"  testigantzez betetako beharra egongo da zine klubean martxoaren 20an, eta ekimenaren aurkezpena egingo dute Foru Aldundiak eta Baleukok hilaren 30ean, Andra Mariko elizpean. Poesia errezitaldiak, kontzertuak, eta antzerkia ere badaude egitarauan, Karrikak iaz estreinatutako "Lurra astinduz" lana aurkeztuko baitu martxoaren 30ean eta apirilaren 1ean.

 

\"\"



EGITARAUA

 

  • Martxoak 14, eguaztena
    • 19:00: Zine Kluba, "Durango, el bombardeo silenciado" Udal bibliotekan, Jonan Hernandez izango da hizlaria

 

  • Martxoak 16, barikua
    •  19:00: Hitzaldia, "Guerra, mujeres y literatura" Udal bibliotekan, Skolastikako kide Josune Muñozen eskutik

 

  • Martxoaren 20tik 31ra
    •  "M31 (in memoriam" instalazio artistikoa, Santa Susanako elizan. Txelu Angoitiak eta Gerediaga elkarteak antolatutako erakusketa audiobisuala

 

  • Martxoak 20, martitzena
    • 19:00: Zine Kluba, "Zerutik sua dator" Udal bibliotekan. Hizlaria Egoitz Rodriguez Olea izango da

 

  • Martxoak 21, eguaztena
    • 19:00: Poesia errezitala biolinarekin, Udal bibliotekan, Juan Ramon Makuso eta Jon Makusoren eskutik

 

  • Martxoak 23, barikua
    • 19:00: Helduentzako ipuin kontalaria Udal bibliotekan

 

  • Martxoak 24, zapatua
    • 17:00: "Durango gogoan" parte hartzeko panela Andra Mariko elizpean

 

  • Martxoaren 24tik 31ra
    •  "Ahaztutako munduaren geografia" erakusketa Udal bibliotekan

 

  • Martxoak 26, astelehena
    • 15:00: Bonbardaketaren inguruko irrati tailerra Durango Irratian. Nevers ikastetxeko ikasleek parte hartuko dute

 

  • Martxoak 27, martitzena
    • 19:00: "Gerra Zibila Durangaldean 1936-37" liburua eta "Durangoko bonbardaketa" dokumentalaren aurkezpena, Santa Susanako elizan, Gerediaga elkartearen eskutik.

 

  • Martxoak 28, eguaztena
    • 19:00 Bakearen aldeko kontzertua Kurutze Santun, Bartolome Ertzilla Musika eskolako ikasleekin

 

  • Martxoak 30, barikua
    • 20:00: Zerutik sua dator! proiektuaren aurkezpena Andra Mariako elizpean
    • 22:00: "Lurra astinduz" antzezlana San Agustin kultur gunean, Karrika Antzerki Taldearen eskutik

 

  • Martxoak 31, zapatua
    • 12:00: Gerra zibilaren biktimei omenaldia kanposantuan. Autobus zerbitzua ipiniko dute, 11:30ean Komentukalean
    • 12:00: Umeentzako ipuin kontaketa, 3-5 urteko umeentzat. 6 urtetik gorakoentzat 12:30ean hasiko da
    •  20:00: Oroimen ekitaldia Andra Mariko elizpean

 

  • Apirilak 1, domeka
    •  19:00: "Lurra astinduz" antzezlana San Agustin kultur gunean, Karrika Antzerki Taldearen eskutik
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!