Ia 20.000 pertsonek bisitatu dute Aukera Azoka

Anboto 2012ko mar. 6a, 11:42

\'Krisian egon arren, gure historiako emaitzik onenak izan ditugu\', adierazi dute +Dendak elkarteko arduradunek

"Krisian egon arren, gure historiako emaitzik onenak izan ditugu", adierazi dute +Dendak elkarteko arduradunek.

 

Pasa den barikuan 322 pertsona egon ziren Aukera Azokako ateak zabaltzeko zain. Egunero jende ugari ibili da asteburuan Landako Guneko merkatuan, eta +Dendak elkarteak egindako kalkuluen arabera, guztira 19.790 bisita jaso ditu azokak. Gutxi gorabehera 13.000 salerosketa egin direla nabarmendu dute.

 

Azken denboraldian salmentak asko bajatu direla-eta azoka "beste urte batzuetan baino beharrezkoa" zela aipatzen zuten merkatariek azokaren aurkezpenean.

 

Hainbat kontaketa egin dituzte asteburuan zehar. Nabarmendu dutenez, azoka zabaldu eta lehen orduan 1.450 pertsonen bisitak kontatu zituzten, eta 12:00etan 636 pertsona zeuden Landako Gunean. Erakustazoka azpiko parkinga ere bete-bete egin zen; hainbat ordutan bere 215 aparkalekuak okupatuta egon zirela adierazi dute antolatzaileek.

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!