Aldarrikapena eta jaialdia, Emakumeen Nazioarteko Egunean

Anboto 2012ko mar. 8a, 11:15

Martxoaren 8ko aldarrikapenek jai kutsua edukiko dute aurten ere. Gaur, Durangoko Plataforma Feministak manifestazioa deitu du 20:00etan. Santa Ana plazan hasiko da eta Plateruenaren kanpoaldean amaituko dute, bertan hasiko da-eta ondorengo jaia ere. Iurreta eta Elorrion ere deitu dituzte herritarrak

Martxoaren 8ko aldarrikapenek jai kutsua edukiko dute aurten ere. Gaur, Durangoko Plataforma Feministak manifestazioa deitu du 20:00etan. Santa Ana plazan hasiko da eta  Plateruenaren kanpoaldean amaituko dute, bertan hasiko da-eta ondorengo jaia. Iurreta eta Elorrion ere deitu dituzte herritarrak.

 

Plateruena kafe antzokiaren kanpoaldean ekitaldi txiki bat egingo dutela aurreratu dute, eta gero, 22:00etan, kontzertuak hasiko dira kafe antzokian. Usue Martinez kantari durangarrak eta bertako Ullanah folk taldeak eskainiko dituzte kontzertuak. Usue Martinezek joan den azaroaren 25eko kanta lehiaketa irabazi zuen.

 

Egunotan hainbat ekitaldi antolatu ditutze martxoak 8aren harira. Durangoko Andraguneak ere hirugarren urteurrena ospatu zuen, atzo. Hainbat emakume bertaratu zen.

\"\"

 

 Elorrio eta Iurretan ere bai

 

 Elorrion eta Iurretan ere adierazpen instituzionalak irakurriko dira. Elorrion elkarretaratzea ere deitu dute. Datozen egunei begira ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!