Hainbat bisitari gaur zabaldu duten Aukera Azokan

Anboto 2012ko mar. 2a, 12:58

+Dendak merkatari elkarteak antolatutako Aukera Azokak 11:00etan zabaldu ditu ateak, eta dagoeneko hainbat bisitari bertaratu da. Oraindik ere 14:00ak arte dago batutako 33 komertzioek eskainitakoak ikusi eta erosteko aukera. Arratsaldean, 17:00etatik 21:00etara

+Dendak merkatari elkarteak antolatutako Aukera Azokak 11:00etan zabaldu ditu ateak, eta dagoeneko hainbat bisitari bertaratu da. Oraindik ere 14:00ak arte dago batutako 33 komertzioek eskainitakoak ikusi eta erosteko aukera. Arratsaldean, 17:00etatik 21:00etara.

\"\"

Bihar 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik Aukera Azoka, eta, domekan, 11:00etati,k 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

 

Erosketarako postuez gainera, batez ere umeei zuzendutako hainbat ekintza antolatu dituzte. Asteburu osoan ludoteka eta tailerrak egongo dira. Gaur arratsaldean Bob Esponja eta Patricioren ikuskizuna eskainiko dute, eta, bihar, 17:30ean, Rosa Martinez ipuin-kontalariak jardungo du kontu kontari. Domekan, 11:30etik aurrera pottoka gainean ibilaldiak egiteko aukera egongo da. 17:30ean Kirrimarro Kontalaria taldeak Haritza hitza ari ikuskizuna aurkeztuko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!