Kultur Astea, datorrena, Durangoko Institutuan

Anboto 2012ko mar. 5a, 08:45

Martxoaren 6, 7, 8, 9, eta 14an, hainbat emanaldi eta ekintza antolatu dituzte Kultur Astearen barruan, Durangoko Institutuan

Martxoaren 6, 7, 8, 9, eta 14an, hainbat emanaldi eta ekintza antolatu dituzte Kultur Astearen barruan, Durangoko Institutuan.

 

Kultur Astearen egitarauaren barruan, Oiartzungo Herri Musikaren txokoa ezagutzeko, Arrazolako aterpetxean egonaldia eginteko, edota Berbaro elkarteak antolaturiko \'Euskal Kultura, mitologia eta Durangoko kultura eta kultur eskaintza\' izeneko berbaldia entzuteko aukera izango dute Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta ZIGeko ikasleek.

 

Gainera, kontzertua eskainiko dute, martxoaren 6an, Batxilergoko lehenengo mailako ikasleek, eta poesia emanaldia Batxilergoko bigarren mailakoek. \'Bua txabal!\' antzezalana ere ikusgai izango dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!