PSE-EE: "Merkatariek doan egin gura zuten lanagatik 50.000 euro gastatu ditu EAJk"

Anboto 2012ko mar. 2a, 15:21

Durangoko PSE-EEk azaldu duenez, merkatarien elkarteak merkataritza dinamizatzeko lanak beraien teknikariek doan egitea proposatu zuten. EAJk lana enpresa bati 50.000 eurogatik adjudikatzea kritikatu du.

Durangoko PSE-EEk azaldu duenez, merkatarien elkarteak merkataritza dinamizatzeko lanak beraien teknikariek doan egitea proposatu zuten. EAJk lana enpresa bati 50.000 eurogatik adjudikatzea kritikatu du.

 

Pilar Ríos ordezkari sozialistak azaldu duenez, gastu bat izateaz gainera, merkatarien eta oposizioko alderdien iritziei entzungor egin diete. Ikei Research and Consultancy enpresak 2009an PERCO ikerketa egin zuen egoeraren diagnosia egin eta ildo estrategikoak zehazteko. "Tresna garrantzitsua izan daiteke merkataritzaritzarako, baina garatzen ez bada dirua botatzea da", adierazi du Ríosek.

 

2010eko apirilean sozialistek eta Aralarrek bultzatutako helegitea onartu zurten PERCO mahaia osatu eta ildo horiek garatzeko. "EAJk ez du kontuan hartu merkatarien iritzia lan hauen garapenerako eta hiri marka sortzeko", salatu du. "EAJtik berriro ere erakutsi dute aurrezteari eta parte-hartzeari buruz duten kontzeptua", azaldu du Ríosek. Gaineratu duenez, EAjk beste behin ere bere gestio "txarra" ezkutatu gura izan du. "Atsekabetuta ikusten dugu gutxiengoan dagoen alderdi honek erabakiak hartu nahi dituela inor kontuan hartu gabe". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!