LAB sindikatuak murrizketen kontrako kontzentrazioa deitu du gaur udaletxe aurrean. Zerbitzu publikoetako langileei martxoaren 29ko greba orokorrean parte hartzeko deia egin diete.
Otsailean bertan 4 ordutako lanuztea egin zuten zerbitzu publikoetako murrizketen kontra. LABetik adierazi dutenez, "argi dago, PPren Gobernuak begiz jota duela eskaintza publiko guztia eta tamalgarria da hezkuntzan, osasungintzan, udal zerbitzuetan… ematen ari diren murrizketak, azken finean, ongizate estatutik urrundu baino ez baikaituzte egiten".
Zerbitzu publikoen defentsarako ere "ezinbesteko" zita dela adierazi dute Durangaldeko LABeko udaletako delegatuek martxoaren 29ko greba orokorra, eta zerbitzu publikoetako langile guztiak parte hartzera deitu dituzte.